Txaketa, kamiseta, galtzak, maillota... arropa eskaintza ugaria egin du Pikuk kirol klubak. Eskariak egin aurretik, aukera dago arropa probatzeko, liburutegian, irailaren 29a bitarte. Ondoren, urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna, liburutegian bertan.