Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Pilates eta yoga ikastaroetan izena eman daiteke jada

Pilates eta yoga ikastaroetan izena eman daiteke jada

27 Iraila 2022

Ikasturte berriarekin batera, aurten ere Legorretako Udalak ikastaro batzuen eskaintza egin du, herrian bertan aurrera eramateko. Ikasturte osorako dira: pilates goizez, pilates arratsaldez eta yoga arratsaldez. Urtarrilean, zoru pelbikoa lantzeko ikastaro bat jarriko da martxan.

PILATES:

Goizez: astelehenetan eta asteazkenetan, 08:30etatik 09:30etara bata eta 09:30etatik 10:30etara bestea. Urriaren 17an hasi eta ekainaren 14an bukatu.

Arratsaldez: astearte eta ostegunetan, 18:15etatik 19:15etara. Urriaren 18an hasi eta ekainaren 15ean bukatu.

Pertsona kopurua: gutxienez 4 eta gehienez 12 . Jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Kostua: 40 euro hileko. Izen-ematea onartutakoan emango dira ordaintzeko argibideak.

Izena emateko modua eta epea: kultura@legorreta.eus helbidera idatzita, 943-08 50 50 telefono zenbakira deituta edo kultur etxean bertan, urriaren 11ra bitarte.

YOGA:

Arratsaldez: astelehenetan, 17:00etatik 18:30etara. Urriaren 17an hasi eta ekainaren 12an bukatu.

Pertsona kopurua: gutxienez 4 eta gehienez 10. Jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo da.

Kostua: 35 euro hileko. Izen-ematea onartutakoan emango dira ordaintzeko argibideak.

Izena emateko modua eta epea: kultura@legorreta.eus helbidera idatzita, 943-08 50 50 telefono zenbakira deituta edo kultur etxean bertan, urriaren 7ra bitarte.