Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Pilates ikastaroan izena emateko azken egunak

15 Iraila 2020

Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak antolatutako pilates ikastaroetan izena emateko azken eguna izango da bihar, irailaren 16a. Goizeko ikastaroak astelehenetan eta azteazkenetan gauzatuko dira  8:30etatik 9:30etara bata eta 9:30etatik 10:30etara bestea; lehenengo talderako plaza bat geratzen da eta bi bigarrenerako. Arratsaldeko ikastaroa, astearte eta ostegunetan burutuko da, 18:15etatik 19:15etara eta oraingoz, lau plaza daude libre.

 

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean (7:15-11:30; 16:30-19:30) edo e-mailez: kultura.legorreta @ euskalnet.net.