'Popatik' taldearen emanaldi poetiko-musikala, igandean
26 Apirila 2023
Datorren igandean, apirilaren 30ean, 'Popatik' taldearen emanaldia izango da Antzokian. Talde horretako partaide dira Ekaitz Goikoetxea sortzaile eta bertsolaria, Xabier Crehuet musikaria eta Aingeru Mayor sexologoa. Hiru gizon izango dira oholtzaren gainean, gizontasun eredu hegemonikoak zalantzan jarriz eta maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Ikuskizun honetan hitzak eta musika jarriko dizkiote maitatzeari.
Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.