Potx eta Lotx pailazoen emanaldirako sarrerak salgai bihartik udaletxean
26 Abendua 2022
Potx eta Lotx pailazoek emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 4an Antzokian. 'Aireportuan' titulua duen saioa 18:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da; bi urtez azpikoek ez dute ordaindu beharko. Sarrerak eskuragai jarriko dira bihartik, abenduaren 27tik, aurrera udaletxean.