Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Prestakuntza ikastaroa adineko menpekoak zaintzen dituzten familientzat

Prestakuntza ikastaroa adineko menpekoak zaintzen dituzten familientzat

08 Maiatza 2017

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuko Sendian programaren barruan eta Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntzaz, prestakuntza ikastaroak antolatu dira adineko menpeko edota ezinduak zaintzen dituzten familientzat.

Guztira, sei saio izango dira, bihar hasi eta ekainaren 6ra bitarte. Doakoa izango da, eta udaletxeko areto nagusian emango dira saioak, 15:00etatik 17:00etara.