Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Pumptruck-aren asfaltatzea eta Iturri Haunditik Esnaolarako herri bidearen berreskuratzea

Pumptruck-aren asfaltatzea eta Iturri Haunditik Esnaolarako herri bidearen berreskuratzea

12 Urria 2026

Aurreko astean abiatu ziren Legorretako bizikleta parkeko Pumptruck-aren asfaltatze lanak eta Iturri Haunditik Esnaola auzorako herri bidearen berreskuratze lanak.

Herritarrei eremu anitzagoa eskaintzeko helburuarekin asfaltatuko da bizikleta parkean kokatzen den Pumptruck-a. Asfaltatu ondoren, bizikletekin ibiltzeko aukeraz gain, patineteekin, patinekin, gurpildun aulkiekin eta abarrekin ibiltzeko aukera izango da bertan. Pool Sport enpresak burutuko ditu lanak 39.862,61 (BEZik gabe) euroren truke eta proiektu honetarako Legorretako Udalak 24.112 euroko dirulaguntza jaso du.

Iaz Iturri Haundiko eremua berreskuratu ondoren, aurtengoan eremu hau Esnaola auzoarekin lotzen duen herri bidea berreskuratuko da. Lan hau burutzeko Legorretako Udalak eremu degradatuak berreskuratzeko dirulaguntza jaso du eta proiektuaren kostu osoa, 26777€+BEZa, dirulaguntzarekin finantzatuko da.