Clint Eastwoodek zuzendutako "Richard Jewell" (2019) pelikula ikusteko aukera izango da igandean, azaroaren 22an, Herri Antzokian. Saioa, 18:00etan hasiko da eta bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute Balentinen kioskoan edota Kultur Etxean (kultura . legorreta @ euskalnet . net / 943085050). Eskainiko den pelikula Clint Eastwoodek zuzentzen du, eta benetako gertaeretan oinarrituta dago. Richard Jewell 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan izan zen atentatu terroristaren dispositiboa aurkitu zuela jakinarazi zuen segurtasun zaindaria da; bere txostenak heroi bihurtzen du, bere erreakzio azkarrak bizitza asko salbatzeko aukera ematen baitu. Baina egun gutxi barru, polizia izangaia FBIko susmagarri nagusia bihurtuko da.