Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Sagardo eguna izango da larunbat honetan

Sagardo eguna izango da larunbat honetan

24 Maiatza 2024

Sagardoa dastatzeko aukera zabala eskainiko da Legorretan larunbat honetan, maiatzak 25. Izan ere, VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan ekingo dio dastaketak, eta ondoren, 19:00etan, erromeria hasiko da.

Hamaika sagardo mota dastatzeko aukera eskainiko da, eta edalontzia erosi beharko da. Sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan gazta bat zozketatuko da.

Sagardo eguna 2024