Sagardoa dastatzeko aukera zabala eskainiko da Legorretan bihar, ekainak 14. Izan ere, IX. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan ekingo dio dastaketak, eta ondoren, 19:00etan, erromeria hasiko da.
Bederatzi sagardo mota dastatzeko aukera eskainiko da, eta edalontzia erosi beharko da. Sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan gazta bat zozketatuko da.