Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Salgai daude 'Almazenean' antzezlanerako sarrerak

Salgai daude 'Almazenean' antzezlanerako sarrerak

10 Abendua 2024

Begoña Bilbaok zuzentzen duen ‘Almazenean’ antzezlana Legorretan ikusteko aukera egongo da abenduaren 21ean. Bi emanaldi eskainiko dira Herri Antzokian, bata arratsaldeko 19:00etan eta bestea gaueko 22:00etan. Sarrerak udaletxean daude eskuragarri (8:00-14:00) 10 euroren truke, eta egunean bertan ere, Herri Antzokiko leihatilan egongo dira salgai, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.

Hemen irakurri daiteke antzezlanaren sinopsia.