Salgai daude festetako afarirako eta bazkarirako tikeak
30 Apirila 2026
Azintzio jaietan egingo diren afari eta bazkarirako tikeak salgai daude dagoeneko. Ezkizun, jubilatunean, udaletxean eta liburutegian eskuratu ahal izango dira maiatzaren 10a bitartean.
Azintzio egunaren bezperan egingo den afarirako tikeak 15 euro balio du. Ostiraleko bazkarirako, aldiz, zer jan aukeratu ahal izango da: arkumea (40 euro) edo oilaskoa (30 euro).