Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Salgai daude festetako afarirako eta bazkarirako tikeak

Salgai daude festetako afarirako eta bazkarirako tikeak

12 Maiatza 2025

Azintzio jaietan egingo diren afari eta bazkarirako tikeak salgai daude dagoeneko. Ezkizu eta Aldaieta tabernetan eta liburutegian eskuratu ahal izango dira maiatzaren 25a bitartean.

Azintzio egunaren bezperan egingo den afarirako tikeak 15 euro balio du. Ostiraleko bazkarirako, aldiz, zer jan aukeratu ahal izango da: arkumea (35 euro) edo oilaskoa (25 euro).