Salgai daude Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldirako sarrerak
08 Apirila 2019
Larunbatean, hilaren 13an eskainiko du emanaldia Irrintzi Alai dantza taldeak, Herri Antzokian. Bi saio izango dira: 18:00etan aurrenekoa, eta 19:30etan bigarrena. Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 5 euroan.