Salgai daude Kepa Junkera eta Sorginen kontzerturako sarrerak
17 Urria 2018
Urriaren 26an izango da Kepa Junkera eta Sorginen kontzertua, Herri Antzokian, eserleku eta guzti. 19:30etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude udaletxean eta kultur etxean, 10 euroan. Udazkeneko bonoa erosia duenak zigilua jartzera joan beharko du udaletxera edo kultur etxera, eta datorren asteazkena izango da horretarako azken eguna, hilaren 24a.