Salgai daude 'Sua' eta 'Kokein' taldeak ikusteko sarrerak
02 Otsaila 2023
Datorren otsailaren 10ean 'Sua' eta 'Kokein' musika taldeen kontzertua izango da Herri Antzokian, Sattok antolatuta. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta dagoeneko Jubilatuen tabernan daude salgai sarrerak, 8 euroan. Egunean bertan, 10 euroan erosi ahal izango dira leihatilan.