Salgai daude Skakeitan taldearen kontzerturako sarrerak
02 Martxoa 2020
Ostiral honetan, hilaren 6an izango da Skakeitan taldea Legorretako Herri Antzokian, Nola galdu denbora diskoa aurkezten. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude jada, herriko kioskoan, 8 euroan. Kontzertu egunean bertan ere erosi ahal izango dira, antzokiko leihatilan, 10 euroan.