Salgai daude 'Zoaz Pake Santuan' antzezlanerako sarrerak
28 Apirila 2022
Datorren maiatzaren 7an, larunbata, Zoaz Pake Santuanantzerki emanaldia izango da ikusgai Herri Antzokian Txalo konpainiaren eskutik. Begoña Bilbaok zuzendutako emanaldia da honakoa eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurain ariko dira aktore lanetan. Bi saio izango dira: lehenengoa 19:30ean eta, bigarrena 22:30ean. Sarrerak aurrez udaletxean eta liburutegian egongo dira salgai, hamar euroan.