Larunbata da San Joan bezpera, eta, aurten ere, jai giroa izango da su inguruan. Irrintzi Alai dantza taldea 19:00ak aldera hasiko da sardinak eta postreak saltzen, eta udala ere orduan hasiko da zahagi ardoa eta sagardoa banatzen.
21:00etan hasiko da San Joan bezperako emanaldia, Irrintzi Alai dantza taldearekin eta Elekun abesbatzarekin. Aurten, ez da oholtzarik jarriko, eta plazan bertan izango da emanaldia.