Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
San Silbestrearen 30. edizioarekin agurtuko da urtea Legorretan

San Silbestrearen 30. edizioarekin agurtuko da urtea Legorretan

28 Abendua 2023

Beste urte batez, dena prest dago abenduaren 31ko San Silbestre probarako. Aurtengoa edizioa hogeita hamargarrena izango da Legorretan, eta aitzakia polita da urtea kirola eginez agurtzeko. Pikuk Kirol Kluba, Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jota Kea Elkartea dira antolatzaileak.

Lasterketa 12:00etan hasiko baldin bada ere, izen ematea egunean bertan egin beharko da 10:45etik 11:45era. Dohainik izango da, eta lasterketaren distantzia adin tarte bakoitzera egokituko da (azpiko taulan ikusgai).

Herriko lehenengo neska eta mutil bakoitzari garaikurra banatuko zaio, eta horretarako kontutan hartuko da  errolda. Bestalde, proba amaitzen duen korrikalari orok poltsa bana jasoko du.

San Silbestrea 2023 kartela          San Silbestre2