Sarrera gutxi geratzen dira Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldirako
21 Martxoa 2018
Asteburu honetan egingo dute emanaldia Irrintzi Alai dantza taldeko dantzariek, eta oso sarrera gutxi daude jada. Ostiraleko emanaldirako saldu dira denak, eta larunbaterako geratzen dira batzuk, baina oso gutxi; beraz, bizkor ibili! Ezkizu tabernan daude salgai, 5 euroan.
Ostiralean, 19:00etan izango da saioa, eta larunbatean, berriz, 18:00etan. Taldeko kideen partez, eskerrik beroenak herritarroi, halako erantzun paregabea emateagatik, eta gozatu emanaldiaz!