Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Sasietak martxan jarri du berriro ere arropa bilketa zerbitzua

Sasietak martxan jarri du berriro ere arropa bilketa zerbitzua

25 Maiatza 2020

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Gaurtik aurrera, berriro martxan izando da. 

Halaber, maiatzaren 25etik aurrera mankomunitateak arropa edukiontzi berriak instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko. Legorretan, Mediku Etxearen ondoan jarri dute; gogoratu, beste edukiontzia Kultur Etxearen atzealdean dagoela. 

Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.