Sendabelarrak ezagutu eta ukenduak egiten ikasteko aukera
28 Urria 2016
Zientzia Astea amaitzeko, sendabelar eta ukenduen ikastaroa izango da bihar, larunbatarekin.
09:30etan, arlo teorikoa izango da udaletxeko areto nagusian. Ondoren, herrian belar batzuk bildu, eta Bilkoin elkartean izango da arlo praktikoa. Amaieran, mokadutxo bat ere izango da. 13:00ean bukatuko da.