Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
SINADURA BILKETA

SINADURA BILKETA

28 Urtarrila 2016

Kaixo lagun!

Ekainaren 19an gure herrian egingo den herri galdeketa dela eta, Legorretako Gure Esku Dago sinadura biltze lanetan jardun da azken asteetan. Lan horren azken txanpara iritsi gara eta jakin, urtarrilak 30 larunbata, sinatzeko AZKEN AUKERA izango duzuela. 

Horretarako, goizean herriko plazan egongo gara 11:30tatik 13:00 arte eta arratsaldean Bilkoin areto futbol taldeko partidan zehar Harripila kiroldegian 17:00 - 19:00 bitarte.

Jendearen bultzada beharrezkoa da ekainean galdeketa ospatu ahal izateko. Biztanleen %10aren babesa behar dugu, beraz, animatu eta zatoz sinatzera:

Guztion artean lortuko dugu! Aurrera goaz!!