Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Su Ta Gar taldea, larunbat honetan Herri Antzokian

Su Ta Gar taldea, larunbat honetan Herri Antzokian

19 Apirila 2024

SATTO kultura elkarteak Su Ta Gar musika taldearen kontzertua antolatu du larunbat honetarako, apirilak 20. Herri Antzokian izango da, eta 21:30ean hasiko da kontzertua (ateak 21:00etan irekiko da). Ez da sarrerarik salgai egongo, guztiak salduta baitaude.

Talde eibartarrak Ondarroako gaztetxean eman zuen lehenbiziko kontzertua, 1988ko abuztuaren 14an, eta lehen grabaketa euren kontura egin zuten 1989an. Guztira 16 disko kaleratu dute (horietatik hiru zuzenekoak), eta Euskal Herrian barrena ibili dira kontzertuak eskainiz. Aitor Gorosabel (ahotsa eta gitarra nagusia), Xabi Bastida (gitarra erritmikoa), Galder Arrillaga (bateria) eta Igor Diez (baxua eta koruak) musikariek osatzen dute egunotan Su Ta Gar taldea.

Bestalde, gauean, 0:00etan, DJ Tintz izango da gaztetxean, Gaztepiku gazte asanbladak antolatuta.

Su Ta Gar kartela