Igandean, hilaren 16an, Real Sociedad futbol taldearen Sua - Irabazi arte dokumentala eskainiko da, eta, ondoren, solasaldia izango da Realeko jokalari Nerea Eizagirrerekin eta Leire Olaberria txirrindulari ohiarekin, Doltza Barandiaranek gidatuta. Emakumeen kirola izango da ardatz.
Dokumentala 17:30etan emango da, eta 19:00etan hasiko da solasaldia. Herri Antzokian izango da, doan.