Otsailean, bi ikastaro eskeiniko dira Legorretako Kultur Etxean.
Lehenbizikoan, telefono mugikorra eta tableta nola erabili erakutsiko zaie erabiltzaileei. Otsailaren 2tik 10era izango da eta 14 orduko iraupena izango du.
Bigarren ikastaroan, whatsappa nola erabili ikasteko aukera izango da. Kasu honetan, 6 orduko iraupena izango du ikastaroak eta otsailaren 11tik 13ra izango da.
Bi ikastaroak, 9:00etatik 11:00etara izango dira eta euskaraz emango dira.
Ikastaroan izena emateko eta informazio gehiagorako, liburutegitik pasa beharko da.
Honekin batera, IT txartelak ateratzeko azterketak ere antolatu dira Legorretako Kultur Etxean. Otsailaren 5ean eta 11n izango da azterketara aurkezteko aukera, 11:00etatik 13:00etara. Azterketa egiteko izena eman beharko da https://www.it-txartela.net/ web gunean.
