Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Tiritatxorekin egin irri!' saiorako azken sarrerak

'Tiritatxorekin egin irri!' saiorako azken sarrerak

28 Apirila 2021

Igandean, maiatzaren 2an, 'Tiritatxorekin egin irri' emanaldia izango dugu Antzokian Irrien Lagunak taldearen eskutik. Saioa, 18:00etan hasiko da eta 50 minutu inguruko iraupena izango du. Azken sarrerak eskuratu nahi badituzu, kultur etxean egin dezakezu (943085050/kultura @ legorreta.eus) edota 747428260 telefonora deitu dezakezu. Sarrera 3 eurokoa da eta izena ematean ordainduko da.

Sinopsia: Tiritatxo, pediatra goxoa eta alaia da. Beti dago laguntzeko prest. Irriarekin jolas egitea eta istorio dibertigarriak kontatzea maite du. Modu dibertigarri batean osasuna eta irria elkarrekin gozatzeko errezetak
elkarbanatuko ditu.

Animatu!