Tokiz aldatu dira arropa zaharrak eta olio erabilia biltzeko edukiontziak
04 Martxoa 2020
Orain arte, mataderia ondoan egon dira arropa zaharrak eta olio erabilia biltzeko edukiontziak. Aurrerantzean, ordea, kultur etxe atzean egongo dira, mataderia ondoan mendiko bizikletak garbitzeko eremu bat jarriko duelako udalak.