Trafiko aldaketa Kale Nagusian konponketa batzuk egiteko
19 Abuztua 2019
Aste honetan, trafikoa aldatuko da herrian, Kale Nagusian konponketa batzuk egiteko, Arregi okindegitik Olaso tabernara arte, hain zuzen.
Bilkoindik Coviranera noranzko bakarra egongo da (ezingo da Coviranetik sartu). Insausti pareko pibotea jaitsita egongo da, eta Ezkizu parekoak, kenduta.
Arrandegi pareko sarreratik sartzen den automobila bertatik aterako da, Harrepilatik barrena.
Aldapa Handiko sarreratik sartzen den oro bertatik aterako da, orain bezala.
Lan horiek bukatu eta gero, Bilkoin paretik Coviran parera arteko zatia konponduko da, baina gaur egungo zirkulazio arauak jarriko dira martxan berriz.