Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Txerri Festa izango da arratsaldean, 18:30etan hasita.
Aldaieta jubilatu elkartea eta Ugarotarrak guraso elkartea arituko dira lanean: txerria zatituko dute, odolkiak egingo dituzte, eta txerri zatiak zozketatuko dituzte. Pintxoak ere izango dira salgai.
19:00etan, eskolako haurrek abesti bat dantzatuko dute. Elegunea euskara elkarteak, berriz, euskararen erabileraren inguruko azken datuak plazaratuko ditu. Aste honetan herriko taberna eta dendetan galdetegi bat jarri dute denen eskura, herritarrek euskararen egoeraren inguruan duten pertzepzioa jasotzeko. Emaitza horien berri ere emango dute, eta zozketak izango dira ondoren.