Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Iñauterietako txupinazoa eta buruhandiak, 13:30ean

Iñauterietako txupinazoa eta buruhandiak, 13:30ean

04 Martxoa 2022

Legorretako Gaztetxeak, Legorretako Iñauterietako egitarauaren baitan antolatutako bi ekitaldien ordutegia aldatu du. Gauzak horrela, buruhandiak eta txupinazoa 13:30ean izango dira, herrian "Zaintzarik gabe, bizitzarik ez!" lelopean egingo den elkarrateratzearen ondoren. Irudian dituzue ikusgai gainontzeko ekitaldiak.

Ondo pasa!!