Gaur, Azintzio bezpera izanik, nahiz eta ez gauden festak ospatzeko moduan, keinu txiki bat egingo diegu.
18:30etan botako da txupinazoa, baina ez udaletxeko balkoitik, jende pilaketak saihesteko. Zuzenean ikusteko, sartu Instagramen, udalaren kontuan: @LegorretakoUdala. Instagram konturik ez duenak ere berdin-berdin ikus dezake zuzenean, lotura honetan: https://www.instagram.com/legorretakoudala/.