Udal langileen greba dela eta udal zerbitzurik ez ostegunean
02 Ekaina 2026
EAEko langile publikoen Udalhitz hitzarmenaren negoziazio mahaian oraindik ez dagoela "aurrerapen nahikorik" iritzita, LABek eta ELAk eginiko greba deialdiarekin bat eginez, greba egingo dute ostegunean (ekainak 4) udal langileek.
Hori dela eta, itxita egongo dira udaletxea zein liburutegia eta kaleko langileek ere ez dute lan egingo.