Udal zerga eta tasak ordaintzeko 2017 ekitaldiari dagokion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia
03 Martxoa 2017
Udal zerga eta tasak ordaintzeko 2017 ekitaldiari dagokion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia onartu da, eta martxoaren 13tik apirilaren 13ra aurkeztu ahal izango dira eskariak, udaleko gizarte-zerbitzuen sailean.
Diru-laguntza horiek honako zerga eta tasa hauentzat izango dira:
1. Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga 2. Edateko uraren horniketagatiko tasa 3. Zaborrak biltzeagatiko tasa
Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, bizikidetza-unitateko diru-sarrerek ezingo dituzte gainditu araudi honetan zehazten diren mugak.
Eskaria etxean beteta ekarri nahi izanez gero, hemen duzue: 2-Eskaera-eredua.doc