Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak

Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak

18 Martxoa 2025

Urte osoan zehar eskatu daitezke Legorretako Udal zerga eta tasak ordaindu ahal izateko emango diren diru-laguntzak.

Udal diru-laguntza hauek ondorengo zerga eta tasentzat izango dira:

-Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga.

-Edateko uraren horniketagatiko tasa.

-Zaborrak biltzegatiko tasa.

Nork eska dezake:

-Bizikidetza-unitateko diru sarrerek ezingo dute gainditu Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzen araudian zehazten diren mugak.

-Eskatzailea erroldan adierazten den etxebizitzan erroldatuta egon beharko da.

-Bizikidetza-unitatea osatzen dutenek, Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzen araudiko 2. artikuluko 3.puntuko baldintzak bete beharko dituzte.

Udal araudia:

Hemen irakurri daiteke Udal araudia.

Izapidea:

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan.

Erabakia zein organok hartzen duen:

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak.