Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Udaleku irekietan begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da

Udaleku irekietan begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da

20 Maiatza 2024

Guztira 29 lagunek eman dute izena Legorretako udaleku irekietan begirale izateko. Guzti horien 16 eskaera onartuak izan dira, eta gainontzeko 13ak behin behinean baztertuak izan dira.

Guztiei dokumentazioa aurkeztea falta zaie, eta horretarako epea ostiral honetan, maiatzak 24, itxiko da, 11:00etan. Dokumentazioa aurkezten ez duen interesduna prozeduratik kanpo geldituko da. Herritarren Atariaren bidez egin beharko da prozesua. Epea ez da luzatuko.

Bestalde, azterketa daude deituak prozesuan aurrera egin nahi dutenak. Proba datorren asteartean izango da, maiatzak 28. Herri Antzokian egingo da, 16:00etatik aurrera. Idatzizko proba egingo zaie bertaratzen direnei; aukera anitzeko galdera-sorta erantzun beharko dute. Gogoratu, iaz azterketa egin zutenek, hiru urtez gordeta dutela nota.

Kontsultatu hemen onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda.