Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Udaleku irekietan zein gazteentzako irteeretan izena emateko epea maiatzaren 24an itxiko da

Udaleku irekietan zein gazteentzako irteeretan izena emateko epea maiatzaren 24an itxiko da

14 Maiatza 2024

Zabalik dago Legorretako Udalak uda honetarako antolatutako udalekuetan eta gazteen irteeretan izena emateko epea. Astearte honetan ireki da, eta maiatzaren 24a izango da azkeneko eguna.

Umeen programa Haur Hezkuntzako umeentzat eta LHko lehen, bigarren eta hirugarren zikloko umeentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 24an hasiko da eta uztailaren 24an amaitu, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Matrikularen kostua 80 eurokoa izango da.

Gazteen programa DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 27an hasiko da uztailaren 23an amaitu, astean bi irteera eginez. Matrikularen kostua 100 eurokoa izango da.

Bi programetan deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Hainbat kasutan, ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakian ordaindu beharko da, eta ondoren Herritarren Atarian izena eman, ordainagiria erantsiz.

Udalekuak.24