Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Udaletxea argiztatu egingo da igande honetan dolu perinatalaren kontzientziazioaren alde

Udaletxea argiztatu egingo da igande honetan dolu perinatalaren kontzientziazioaren alde

13 Urria 2023

Urriaren 15a haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen doluaren kontzientziazioaren mundu mailako eguna da. Egun horretan, jaio baino lehen hil den haurtxoaren edo jaio eta hil den haurtxoaren eguna. Egun honekin, denbora luzez isildutako dolu perinatala ikusarazi nahi da. Hori dela eta, Legorretako Udalak bat egingo du egun horrekin, eta omenaldia egingo die kaltetutako familiei, igande honetan udaletxea argiztatuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen irakur daiteke Esku Hutsik elkarteak argitaratutako oharra. Gurasoek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta seme-alaba baten haurdunaldiko, jaiotza inguruko edo jaioberrietako heriotzagatik dolua bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei babesa ematea du helburu.