Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Udan burutu behar diren lanen berri ematea

Udan burutu behar diren lanen berri ematea

30 Uztaila 2025

Uda garaia aprobetxatuz ondorengo lanak burutuko dira datozen asteetan:

  • Eskolako leihoen aldaketa (aurrekontua: 31838,73€). Dagoeneko lan hau amaituta dago eta Legorretako Udalak lan hau egiteko 21000 euroko dirulaguntza jasoko du.
  • Kaleko seinaleztapenen pintaketa (aurrekontua: 20573,02€).
  • Harripila kiroldegia:
    • Margoketa lanak (aurrekontua: 15657,40€).
    • Teilatu-hodiaren aldaketa (aurrekontua: 39704,34€).
    • Itxiturako arotzeria osatzea (aurrekontua: 8000€).
    • Teilatuan bizi-lerroa jartzea (aurrekontua: 5663,20€).