Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Urriaren 3an jarriko da martxan Pikuak Kalera egitasmoa

Urriaren 3an jarriko da martxan Pikuak Kalera egitasmoa

23 Iraila 2024

Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik beste urte batez antolatu dira osasun fisikoa, kognitiboa, soziala eta emozionala zaintzeko eta ongizatea modu integralean indartzeko hainbat ekintza. Urritik aurrera bi ekintzaz disfrutatzeko aukera egongo da.

Jubilatu Elkartearekin, Legorretako Osasun Zentroarekin, Ugaro Herri Ikastetxearekin eta ongizate lantaldearekin elkarlanean, ikasturte honetarako gimnasia saioak eta Pikuak Kalera ibilaldiak antolatu dira.

Gimnasia saioei dagokionez, astelehenetarako eta ostiraletarako antolatu dira, 10:30-11:15 eta 11:15-12:00 ordutegietan. Ibilaldiei dagokionez, ostegunetan egingo dira 10:30etatik 11:30etara bitartean. Ondoren, salda eskainiko zaie parte hartu duten guztiei. Eguneko Arreta Zerbitzuak, aldiz, tailerrak eta bazkariak egunero eskainiko ditu, astelehenetik ostiralera.

Egitasmo honen helburu nagusia osasun fisikoa, emozionala eta soziala zaintzea dira, eta baita herritarren arteko harremanak indartzea jarduera osasuntsuak burutuz.

Izena ematea nahi duen orok Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du: 943 085 290 edo 688 829 013 zenbakietara deituz, edota gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.