Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Urteroko dirulaguntza deialdiak argitaratu ditu Legorretako Udalak

Urteroko dirulaguntza deialdiak argitaratu ditu Legorretako Udalak

22 Uztaila 2026

Legorretako Udalak euskara ikasteko urtero banatzen duen dirulaguntzaren deialdia argitaratu da. 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean ikastaroren bat egin dutenek eskatu dezakete dirulaguntza. Horretarako epea irailaren 30ean amaituko da. Ezinbestekoa da ikastaroa egin izanaren agiria aurkeztea, hala nola oinarrietan zehaztutako gainerako dokumentazioa. 

Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskaraz

Euskara ikasteko dirulaguntzaz gain, aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak finantzatzeko diru laguntzaren deialdia ere argitaratu da. Ezinbestekoa da ikastaroa euskaraz  egin izana. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.  

Informazio gehiagorako oinarriak kontsultatu:

-Euskara ikasteagatiko dirulaguntza

- Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak