Covid-19-ak eragindako osasun krisiak gizarteko sektore guztiak kolpatu ditu, baita kultura ere. Egoera horren aurrean, Legorretako Udalak, hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, hainbat eragilerekin elkarlanean. Testuinguru berriak ekitaldiak egin ahal izateko molde berriak eskatzen ditu; gauzak horrela, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dira ekintza guztiak. Herri Antzokian bi pelikula emango dira; horretaz gain, 10-15 urte bitartekoentzat dronen tailerra ere antolatu da (izena liburutegira deituta eman daiteke) eta Asier Kidam magoa ere izango dugu gure artean. Amaitzeko, mendi irteera ere antolatuko da Pikuk taldearekin elkarlanean.