Valdezcaray eski estaziora izango da aurtengo gabonetako irteera
05 Abendua 2025
Aurtengo gabonetako irteera, Ezkaraiko Valdezcaray eski estaziora izango da.
Irteera, 12/18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago.
45 euroko kostua izango du irteerak. Prezioan, forfaita (sarrera) eta materialaren alokairua daude.
10 euro gehiago ordainduta 2 orduko hastapen ikastaro bat izango da goizean.
Eguraldiaren arabera, aldaketak egon daitezke irteeran eta baldintza meteorologiko egokiak egon ezean, Errioxako eski estaziora joan ordez, Bilbora izango da txangoa.
Izena emateko azken eguna, datorren ostirala (abenduak 12) izango da eta ondorengo estekaren bidez egin beharko da.