Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Volar' filma igandean, indarkeria matxistaren aurka

'Volar' filma igandean, indarkeria matxistaren aurka

24 Azaroa 2017

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da azaroaren 25a, eta, horren harira, film emanaldi bat antolatu du Legorretako Udaleko Berdintasun sailak.

Azaroaren 26an izango da, igandea, arratsaldeko zazpietan, Herri Antzokian.

Bertha Gaztelumendik zuzendu du Volar pelikula, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasota. Emakumeek berek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortu da, eta genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da.

Hona hemen pelikularen trailerra.