Ekainaren 6an, Corpus Christi eguna ospatuko da Legorretan, eta, urtero bezala, krosa izango dugu goizean. Aurtengoa, 46. edizioa izango da. Etxeko txikienen txanda izango da 10:30etatik aurrera. Helduen lasterketa berriz, 11:30ean hasiko da.
Helduen mailan, izena emateko bi bide daude. Alde batetik, online, Kirolprobaken web orritik eta beste aukera, larunbat goizean 11:00k aurretik. Ekainak 5 iluntzera arte egongo da online izena emateko aukera. Helduen lasterketako ibilbideak, 7.5 kilometroko luzera izango du.