Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrekin (2005-2014 artean jaiotakoak, biak barne) udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 26tik uztailaren 28ra, biak barne.
Matrikularen kostua 50 eurokoa izango da, eta familia ugariek deskontua izango dute. Kutxabanken ordaindu beharko da, 20955051731060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udal bulegoetan izena eman (agiria entregatu beharko da).
Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko bai ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko.
Lan hau astelehenetik ostiralera egingo dugu, goizeko hamarretatik ordu batera, jokoak, antzerkia, irteerak eta abar egingo direlarik.
IZEN EMATEA:
Udaletxean, ekainaren 9ra arte (epez kanpo ez da onartuko izen ematerik).