Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago 2022-2023 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea

Zabalik dago 2022-2023 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea

08 Iraila 2022

Datorren ikasturtean ere euskara ikasteko aukera izango da Legorretan, herrian bertan taldea osatuz gero, edo AEKren euskaltegietan.

Eskaintza zabala da: maila guztiak (A1, A2, B1, B1, C1 eta C2), titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota daude aukeran: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA, mintza-saioak...

Matrikulatzeko epea irailaren 27an bukatuko da, eta Legorretako Udaleko kultur sailean eman daiteke izena: 943-08 50 50 / kultura@legorreta.eus.

Udalak diruz laguntzen ditu ikastaro hauek; orain arte, laguntza mota bat zegoen, ekainean ikasturtea bukatu eta gero jasotzeko (ikasleak dirua aurreratu eta gero bueltan jasotzeko). Aurrerantzean, beste laguntza bat ere egongo da, irailean dirua aurreratu ezin duten herritarrentzat (irailean bertan jasotzeko).

Eman izena!