Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago 'Argazki matematikoen erakusketa'

Zabalik dago 'Argazki matematikoen erakusketa'

24 Urria 2016

Urriaren 24tik 29ra egongo da ikusgai, Kultur Etxean, 17:00etatik 21:00etara astegunetan eta 11:00etatik 14:00etara larunbatean, Lemniskata elkartearen eskutik. Goierriko Zientzia Sare Herrikoia da elkarte hori, zientziaren inguruko hausnarketa eta dibulgazioa helburu dituena.

2015ean, argazki lehiaketa bat antolatu zuen Lemniskata elkarteak, eta lehiaketa hartan saritutako argazkiak eta aukeratutakoak daude erakusketa honetan.

Lehen sarituaren egilea legorretarra da: Xabier Mata, hain zuzen.

Erakusketa honen helburua bisitariak argazkietan matematika ezaugarriak aurkitzea da, geometria ikustea, matematika edonon eta edonoiz ikusten dugula ohartzeko.

b2ap3_thumbnail_IMG_1461.JPGb2ap3_thumbnail_IMG_1464.JPGb2ap3_thumbnail_IMG_1465.JPGb2ap3_thumbnail_IMG_1466.JPG