Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago Corpus egunerako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

Zabalik dago Corpus egunerako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

11 Ekaina 2025

Urtero bezala, Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko ditu Corpus eguneko afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, bakoitzetik zenbat nahi diren adieraziz eta erantzuteko azken eguna datorren asteko osteguna izango da, ekainak 19. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da.

Eskatutakoa Corpus egunaren aurreko egunean batu beharko da, ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, udalaren almazenean. Bueltatu, aldiz, larunbatean bertan: 23:30etik 00:30era bitartean. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez.